
Elgorriaga Malerrekako eskualdean dago, Pirinio atlantiarretan. Nafarroako
iparraldeko herri tipikoa dugu, harrizko etxe handi eta jauregiekin, lorez
beteriko balkoiekin.
Natura ikusgarria du, lasaitasuna eta jende xaloa. Horregatik toki ezin hobea da arnasa eta atsedena hartu eta euskal kultura eta usadioak ezagutzera etortzeko.
NA-170, Leitza-Doneztebe errepidetik iristen da herrira.
|
Herriko basoetan haritza eta pagoa dira nagusi,
baina gaztainondoa, lizarra, akazia eta pinu landatua ere aurkituko
ditugu. Belagi eta irazelaiekin batera, ikuskizun koloretsua osatzen
dute, edozein urtarotan ikusteko modukoa.
Mendaur mendiaren magalean (1.136 m.), harlauza gorriko karrikak eta harri eta zurezko etxeak Nafarroako Iparraldeko arkitektura tipikoaren erakusgarri dira. HISTORIA Herriaren historia egiaztatzen duen paperik ez dago, baina erreferentzia arkitektonikoek (Erdi Aroko zubia) herria XV. mendekoa izan daitekeela adierazten dute. Herri hagitz zigortua izan zen sorginkeri epaiketetan, Logroñoko 1610. urteko Autofedeak baino lehen. Antzinean, uste zuten herriko lurrak sendagarri
zirela, azienda eriak belarra jan eta harriak miazkatzean egun gutxitan
osatzen zirela ikusirik.
Gaur egun, zerrategi-zurgindegiak, artisautzako
forja lantegia, landetxeak eta jatetxeak daude herrian.
Tel.: 948 450454
Elgorriagako kontsultategia:
Elgorriagako kontsultategia:
Iturengo botika (2 km-tara). Tel.: 948 450968.
Aitziber janari denda. Tel.: 949 450022.
Martin Ibarra forja artistikoa Tel. eta faxa: 948 450235
Etxeberria zurgindegia. Tel.: 948 450310. |
|||||||||