|
Zubia:
Erdi Aroko zubia, arku peraltatu bakarrekoa, Ezkurra ugaldearen
gainean; badu garita bat eskuineko ostikoan.
San Pedro Apostoluaren eliza:
Nabe bakarreko harrizko eraikuntza, XII. mendearen lehenengo erdiko
erretaula gordetzen duena, baita XII. mendearen bigarren erdiko
bi koadro ere, San Ferminen eta San Frantziskoren irudiekin.
|
Ikuztegiak:
Arropa garbitzeko bi ikuztegi zahar daude, 60.
hamarkada arte erabiliak. Jatorrizko eraikuntza eta materialak dituzte. |
Errota:
Txurru bakarreko ur errota, bertan azienda eta pertsonendako
artoa xehetzen zen. Ezkurra ugaldearen ondoan, gaur egun igerileku bezala
erabiltzen den presa batetik hartzen zuen ura.
|